2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

KURTSO AMAIERAKO AKTUAZIOA



Laster da Murixka Dantza Taldearen kurtso amaierako aktuazioa! Urte osoa lanean ibili ondoren gure lagun, familia, ezagun, bizilagun eta herritarrei ikasitako dantzak erakusteko momentua iritsi da. Ekitaldi honetan, bost urteko gazteenetatik hasi eta dantza taldeko helduenetarainoko taldeak dantzan ikusteko aukera izango dugu, baita Iñaki Labaka abeslariaren emalditxo bat gozatzeko ere!
 
Datorren ostiralean, ekainaren 13an, gaueko 21:00etan elkar ikusiko dugu Lezoko Bekoerrota kiroldegian! Anima zaitez!

Pronto llega la actuación de fin de curso de Murixka! después de trabajar todo el año ha llegado el momento de enseñar lo aprendido a nuestros amigos, familiares, conocidos, vecinos y gente de Lezo. En esta actuación, tendremos la oportunidad de apreciar los bailes de diferentes grupos, empezando desde los más equeños de cinco años hasta los del grupo con más experiencia de Murixka y también podremos disfrutar del cantante Iñaki Labaka!
 
El viernes que viene, 13 de Junio, nos veremos a las 21:00 de la noche en el polideportivo Bekoerrota de Lezo!

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

TXAPELKETAK 2014

Aurtengo txapelketak urtarrilean izan zuten euren hasiera. Egia esan, urtea nahiko ongi hasi dute gure ikasle eta irakasleek.
Lehen txapelketa, gure herrian jokatu zen, Lezon urtarrilaren 18an. Bertan Soinu Zaharreko A sailak (7-11 urte) eta B2 sailak (14-15 urte) parte hartu zuten.
 Gure dantza-taldetik hainbat partaide izan genituen, bi sailetan: A sailean Ane Espina, eta B sailean, Nerea Azkue, Leire Amiano eta Janire Fernández hain zuzen ere.

 Euren lana eskaini zuten eta gogor lan egin dutela adierazi zuten epaile zein ikusleen aurrean eta benetan postu oso onak lortu zituzten. A sailan Ane Espinak lortu zuen lehen saria, B sailean billabonako Maddi Otegik lortu zuen bitartean. B2 sailean Janire Fernándezek 2.saria lortu zuen. Leire podiumean sartzeko ateetan geratu zen 4. postua lortuz. Nereak eta Leirek ere lan paregabea egin zuten, nahiz ez ziren lehen hiru postuetan sailkatu gutxigatik.
Ondoren, hurrengo astean, hau da, urtarrilaren 25ean, Legazpin jokatu zen 2. Txapelketa. Kasu honetan, Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa zen. Soinu zaharretan  B1 sailak dantzatzen zuen. Gure dantza taldeko Irati Saizarrek, Maider Aginagak, Itxaso Lizeagak eta Nora Frailek hartzen zuten parte B1 sailan, Aurreskun Danel Serranok eta Iker Belintxonek hartzen zuten bitartean.
Txapelketa benetan paregabea izan zuten. Lan bikaina eskaini zuten dantzari orok, eta honakoa sailkapenetan argi geratu zen. Gailenduak gure herriko bi partaide izan ziren, B1 sailan Nora Fraile eta Aurreskun, ordea, Iker Belintxon.

Hurrengoa Billabonan izan da otsailaren 9an. Bertan Soinu zaharreko A sailak eta B2 sailak parte hartu dute. A sailan ez zegoen gure herriko partaiderik, baina B2 sailan, ordea bai. Murixkatik Maider Lizeagak, Nerea Azkuek, Leire Amianok eta Janire Fernándezek parte hartu zuten. Maila nahiko altua egon zen txapelketan, baina hala ere, gure ikasle paregabeek emaitza bikainak lortu zituzten txapelketa honetan ere. Nahiz Maddi Otegi gailendu zen, gure udalerriko Janire Fernández izan zen 2.sailkatua, Leire Amianok 3.saria lortzen zuen bitartean. Nerea 3 lehen sailkapenetan sartzeko ateetan geratu zen 4. postuan.


Zorionak neska-mutilak eta animo!! Hasiera bikaina eman diozutela ligaxkari eta! Aupa Lezo!! Aupa Murixka Dantza Taldea!!

Jarraitu zuen lanarekin, lan paregabea egiten ari zaretela!! Oso harro gaude zuetaz guztietaz!

2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

Dantzari txikietako zirkularrak/ Circulares de los Dantzari Txikis

Guraso agurgarriak,

Gure herriko eta beste herrietako Dantzari txikiko gonbidapenak jaso ditugu:

-          IRUÑA, apirilak 12 (larunbata): Goizean dantza egingo dute Iruñako kaleetan zehar, eguerdian bertako sozietate ezberdinetan bazkarira gonbidatzen gaituzte eta arratsaldean herri jokoak izango dira 18:00ak aldera arte.

-          ORERETA, maiatzak 1 (osteguna): Goizean dantza egingo dute Oreretako kaleetan zehar, eguerdian bertako sozietate ezberdinetan bazkarira gonbidatzen gaituzte eta arratsaldean berbena moduko dantzaldia antolatu dute.

-          LEZO, maiatzak 4 (igandea): Goizean Lezoko kaleetatik dantzatuko dute Saldize plazan bukatuz, eguerdian, Tiñelu elkartean bazkaria eskainiko dugu haurrentzat eta arratsaldean jokoak antolatuko ditugu.

Hiruretan, goizean soilik dantzatzen dugu, arratsaldean umeen zuzenduriko aisialdia eskainiko baita. Bertako antolatzaileek, zenbat dantzari joango diren eta horietatik bazkaltzen zenbat geratuko diren jakin behar dute beraz, itzuli orri hau beteta zuen dantzako irakasleari otsailaren 28a baino lehen, epea pasatuz gero, joango ez dela apuntatuko dugu. Gogoratu baietz esaten den unetik joateko konpromisoa hartzen duzuela.

Murixka Dantza Taldea


Queridos padres y madres,

Hemos recibido la invitacion para asistir a varios Dantzari Txikis además de la nuestra:

-          PAMPLONA, 12 de Abril (sábado): A la mañana bailarán por las calles del pueblo, al mediodia nos invitan a comer en sociedades y a la tarde organizarán juegos hasta las 18:00 de la tarde.

-          RENTERIA, 1 de  Mayo (jueves): A la mañana bailarán por las calles del pueblo, al mediodia nos invitan a comer en sociedades y a la tarde organizarán una especie de verbena.

-          LEZO, 4 de Mayo (domingo): A la mañana bailarán por las calles del pueblo terminando en Saldize, al mediodia comeremos en la sociedad de Tiñelu y a la tarde organizaremos juegos para los niños.

En los tres, solo bailarán a la mañana, ya que a la tarde habrá juegos y otras actividades. Los organizadores nos piden el número de alumnos que asistirán a bailar y a comer, por lo tanto, entregar esta hoja rellena antes del 28 de Febrero, si no entregáis antes del día lo tomaremos como  un no. Recordar que desde el momento que pongáis que asistiréis cogéis el compromiso de ir.



Murixka Dantza Taldea




IZEN-ABIZENAK: ……………………………………………………………………………………………………





Joango da
Va a asistir
Bazkaltzen geratuko da
Se querdará a comer
IRUÑA
BAI / EZ
BAI / EZ
ORERETA
BAI / EZ
BAI / EZ
LEZO
BAI / EZ
BAI / EZ


*********************************************************************************


Guraso agurgarriak,

            Ekainaren 15ean Anoetako Dantzari Txiki eguna ospatuko dute. Soilik goizeko saioa izango da; oraindik ez dakigu egun guztiko programazioa baina jaso bezain laster jakinaraziko dizuegu. Bertako antolatzaileek, zenbat dantzari joango diren jakin behar dute beraz, itzuli orri hau beteta zuen dantzako irakasleari martxoaren 21a baino lehen, epea pasatuz gero, joango ez dela apuntatuko dugu. Gogoratu baietz esaten den unetik joateko konpromisoa hartzen duzuela.

Eskerrik asko,
Murixka Dantza Taldea

            Queridos padres y madres,

            El 15 de Junio celebrarán el Dantzari Txiki eguna de Anoeta. La sesión será solamente a la mañana; todavía no sabemos cual será la programación del día, en cuanto sepamos algo os avisaremos. Los organizadores nos piden el número de alumnos que asistirán a bailar y a comer, por lo tanto, entregar esta hoja rellena antes del 21 de Marzo, si no entregáis antes del día lo tomaremos como  un no. Recordar que desde el momento que pongáis que asistiréis cogéis el compromiso de ir.

Eskerrik asko,
Murixka Dantza taldea





IZEN-ABIZENAK:………………………………………………………………………………………




ANOETAKO DANTZARI TXIKI EGUNA
Ekainak 15, igandea
BAI
EZ
Joango da
Va a asistir



2013(e)ko abenduaren 25(a), asteazkena

Eguberri on guztioi!








Gure dantzariek dantza egin zioten atzo Saldize plazan Olentzerori, aurten ere opariren baten esperoan!

2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Santo Tomas



Gaurkoan Saldize plazan egon gara gu ere Lezoko herritarren artean! Eskerrik asko guregana hurbildu zareten eta saskiaren zozketan parte hartu duzuen guztioi!