2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

TXAPELKETAK 2014

Aurtengo txapelketak urtarrilean izan zuten euren hasiera. Egia esan, urtea nahiko ongi hasi dute gure ikasle eta irakasleek.
Lehen txapelketa, gure herrian jokatu zen, Lezon urtarrilaren 18an. Bertan Soinu Zaharreko A sailak (7-11 urte) eta B2 sailak (14-15 urte) parte hartu zuten.
 Gure dantza-taldetik hainbat partaide izan genituen, bi sailetan: A sailean Ane Espina, eta B sailean, Nerea Azkue, Leire Amiano eta Janire Fernández hain zuzen ere.

 Euren lana eskaini zuten eta gogor lan egin dutela adierazi zuten epaile zein ikusleen aurrean eta benetan postu oso onak lortu zituzten. A sailan Ane Espinak lortu zuen lehen saria, B sailean billabonako Maddi Otegik lortu zuen bitartean. B2 sailean Janire Fernándezek 2.saria lortu zuen. Leire podiumean sartzeko ateetan geratu zen 4. postua lortuz. Nereak eta Leirek ere lan paregabea egin zuten, nahiz ez ziren lehen hiru postuetan sailkatu gutxigatik.
Ondoren, hurrengo astean, hau da, urtarrilaren 25ean, Legazpin jokatu zen 2. Txapelketa. Kasu honetan, Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa zen. Soinu zaharretan  B1 sailak dantzatzen zuen. Gure dantza taldeko Irati Saizarrek, Maider Aginagak, Itxaso Lizeagak eta Nora Frailek hartzen zuten parte B1 sailan, Aurreskun Danel Serranok eta Iker Belintxonek hartzen zuten bitartean.
Txapelketa benetan paregabea izan zuten. Lan bikaina eskaini zuten dantzari orok, eta honakoa sailkapenetan argi geratu zen. Gailenduak gure herriko bi partaide izan ziren, B1 sailan Nora Fraile eta Aurreskun, ordea, Iker Belintxon.

Hurrengoa Billabonan izan da otsailaren 9an. Bertan Soinu zaharreko A sailak eta B2 sailak parte hartu dute. A sailan ez zegoen gure herriko partaiderik, baina B2 sailan, ordea bai. Murixkatik Maider Lizeagak, Nerea Azkuek, Leire Amianok eta Janire Fernándezek parte hartu zuten. Maila nahiko altua egon zen txapelketan, baina hala ere, gure ikasle paregabeek emaitza bikainak lortu zituzten txapelketa honetan ere. Nahiz Maddi Otegi gailendu zen, gure udalerriko Janire Fernández izan zen 2.sailkatua, Leire Amianok 3.saria lortzen zuen bitartean. Nerea 3 lehen sailkapenetan sartzeko ateetan geratu zen 4. postuan.


Zorionak neska-mutilak eta animo!! Hasiera bikaina eman diozutela ligaxkari eta! Aupa Lezo!! Aupa Murixka Dantza Taldea!!

Jarraitu zuen lanarekin, lan paregabea egiten ari zaretela!! Oso harro gaude zuetaz guztietaz!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina