Aurtengo txapelketak urtarrilean izan zuten euren
hasiera. Egia esan, urtea nahiko ongi hasi dute gure ikasle eta irakasleek.
Lehen
txapelketa, gure herrian jokatu zen, Lezon urtarrilaren 18an. Bertan Soinu Zaharreko A
sailak (7-11 urte) eta B2 sailak (14-15 urte) parte hartu zuten.
Gure
dantza-taldetik hainbat partaide izan genituen, bi sailetan: A sailean Ane
Espina, eta B sailean, Nerea Azkue, Leire Amiano eta Janire Fernández hain
zuzen ere.
Euren lana
eskaini zuten eta gogor lan egin dutela adierazi zuten epaile zein ikusleen
aurrean eta benetan postu oso onak lortu zituzten. A sailan Ane Espinak lortu
zuen lehen saria, B sailean billabonako Maddi Otegik lortu zuen bitartean.
B2 sailean Janire Fernándezek 2.saria lortu zuen. Leire podiumean sartzeko ateetan geratu zen 4. postua lortuz. Nereak eta Leirek ere lan
paregabea egin zuten, nahiz ez ziren lehen hiru postuetan sailkatu gutxigatik.
Ondoren, hurrengo astean, hau da, urtarrilaren
25ean, Legazpin jokatu zen 2. Txapelketa. Kasu honetan, Soinu Zahar eta
Aurresku txapelketa zen. Soinu zaharretan
B1 sailak dantzatzen zuen. Gure dantza taldeko Irati Saizarrek, Maider
Aginagak, Itxaso Lizeagak eta Nora Frailek hartzen zuten parte B1 sailan,
Aurreskun Danel Serranok eta Iker Belintxonek hartzen zuten bitartean.
Txapelketa benetan paregabea izan zuten. Lan
bikaina eskaini zuten dantzari orok, eta honakoa sailkapenetan argi geratu zen.
Gailenduak gure herriko bi partaide izan ziren, B1 sailan Nora Fraile eta
Aurreskun, ordea, Iker Belintxon.
Hurrengoa Billabonan izan da otsailaren 9an. Bertan Soinu zaharreko A sailak eta B2 sailak parte hartu dute. A sailan ez zegoen gure herriko partaiderik, baina B2 sailan, ordea bai. Murixkatik Maider Lizeagak, Nerea Azkuek, Leire Amianok eta Janire Fernándezek parte hartu zuten. Maila nahiko altua egon zen txapelketan, baina hala ere, gure ikasle paregabeek emaitza bikainak lortu zituzten txapelketa honetan ere. Nahiz Maddi Otegi gailendu zen, gure udalerriko Janire Fernández izan zen 2.sailkatua, Leire Amianok 3.saria lortzen zuen bitartean. Nerea 3 lehen sailkapenetan sartzeko ateetan geratu zen 4. postuan.
Zorionak neska-mutilak eta animo!! Hasiera
bikaina eman diozutela ligaxkari eta! Aupa Lezo!! Aupa Murixka Dantza Taldea!!
Jarraitu zuen lanarekin, lan paregabea egiten ari zaretela!! Oso harro gaude zuetaz guztietaz!